Kalitatea

Unean uneko baliabiderik aurreratuenak erabiltzen ditugu gure testuen kalitatea ziurtatzeko, hala nola, itzulpen-memoriak, zuzentzaile ortografikoak, datu-base terminologikoak, sareko hiztegiak, eta bateratasunik ezak atzemateko programa informatikoak.

Behin itzulpena amaitu ondoren zuzentzailearen eskuetan jartzen dugu testuari azken orrazketa eman eta zuzenketarik behar izanez gero azken ukituak emateko.

Egokitzapenaren arloan dugun esperientziari esker, gure itzulpenetan oso kontuan izaten dugu bezeroa, itzulpena jasoko duen irakurlea edo entzulea, eta baita bitartekoa eta mezua bera ere.