Ibilbidea

15 urtez profesionalki esperientzia zabala lortu ondoren, 1997. urtean murgildu ginen geure enpresa sortzeko abenturan, itzulpenaren arloan zerbitzu osatu eta kalitatezkoa eskaintzeko helburuarekin.

ETB sortu berritatik gure ilusio guztiarekin lan egin genuen ikus-entzunezko materiala itzultzen eta egokitzen. Gure eskuetatik atera dira hainbat eta hainbat dokumental, film, telesail eta baita marrazki bizidunetako ehunka atal ere. Batzuk aipatzekotan: Vicky Bikingoa, Ninja Dortokak, Dragoibola Z, Sin-Chan, Scooby-Doo, etab.

Idatzizko hedabideetarako itzulpenen arloari dagokionez, bezero sorta zabal batentzat lan egiten dugula azpimarra dezakegu. Horien artean euskal administrazioa nabarmenduko genuke, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailen kontratuak eta esleipenak lortu ditugu, udal, museo, irabazi-asmorik gabeko erakunde, finantza-erakunde, unibertsitate eta abarrez gain.

Aipatzekoa iruditzen zaigu guretzat oso pozgarria dela gure eguneroko lanaren bidez euskararen normalkuntzan parte hartzea.