Zuzenketak

Euskarazko eta gaztelaniazko testuen zuzenketak ere egiten ditugu: liburuak argitaratu aurreko orrazketak, Euskaltzaindiaren gomendio eta arauen araberako zuzenketak, etab. Testu batzuek bigarren gainbegiraketa baten beharra izaten dute, adibidez egileak gaia sakonetik ezagutzen duen arren azken gomendio eta arauen berri ez badu. Halakoetan testua goitik behera orrazten dugu Euskaltzaindiaren arauak betetzen dituela zaintzeko eta ulergarritasuna ziurtatzeko.

Beste batzuetan ere gertatzen da testu batek hainbat egile izatea eta orduan bateratasuna izan daiteke orrazketak lortu behar duen helburua.

Zuzentzailearen jakintzaz gain, zuzenketetarako eta bateratasun ezak atzemateko tresna informatiko berrienez ere baliatzen gara, giza begiari ihes egin diezaiokeen akatsa informatikaren laguntzarekin aurkitzeko.

Peritazioak ere egiten ditugu hainbat erekunderentzat, testuak argitaratzeko moduan ote dauden aztertzeko.