Egokitzapenak

Badaramatzagu 30 urte inguru ikus-entzunezko itzulpenak eta egokitzapenak egiten ingelesetik eta frantsesetik euskarara eta gaztelaniara: telesailak, marrazki bizidunak, filmak, dokumentalak, etab.

Oso arlo berezia da egokitzapenen arloa, izan ere testuak itzulpenaz haraindi jorratu behar izaten baitira, irudiarekin bat etortzeko, bai ezpainen mugimenduekin eta baita gorputzaren mugimenduekin ere. Horrez gain, garrantzi handia dauka pertsonaia bakoitzaren hizkerak, doinuak eta hizkuntza-erregistroak ere. Hitzen eta esaldien luze-laburra, eta etenaldiak ere arreta handiz zaindu behar izaten diren beste baldintza batzuk dira. Horiek guztiak hartu behar izaten dira kontuan egokitzapen on bat egiteko.

Dokumentaletan ere oso kontuan hartu behar izaten da kontatzen den istorioa edo gertaera eta agertzen diren irudiak. Deskribapenak ere oso ondo zaindu behar izaten dira ikus-entzulearen arreta lortzeko.